Museoen Nazioarteko Eguna
International Council of Museums Nafarroako Gobernua

La cañada de los roncaleses. Diario de un viaje a Las Bardenas

Nafarroako Museo Etnologikoa Julio Caro Baroja

Erronkari

2022ko ekainaren 3a, ostirala - 19.00etan

Erronkariko Errege Abelbidea Nafarroako transhumantzia-bideen ekialdekoena da. Iparretik hegorako 135 kilometroko ibilbidean, abelbide horrek udako Erronkariako larre piriniarrak eta Bardeetakoak batzen ditu, urteko gainerako egunetan erabiliak, eta Aragoiko Tauste herriraino iristen da muga.

XX. mendearen hasieran, erronkariko ehun mila ardi jaitsi ziren Bardeetara. Kopuru hori, XXI. mendearen hasieran, artalde gutxi batzuetara murriztu da aurreko mendekoaren hamarren bat baino gutxiago.

Gaur egun, Bidankozeko Ángel Mari Sanzek egiten du mendia eta lautadaren arteko bide hori, oraindik ere zutik dirauen talde bakarretako batekin. 2020. urtean, lagun-talde batekin, abeltzain hau Bardeetaraino jaitsi zen, mila ardiko artaldearekin.