Museoen Nazioarteko Eguna
International Council of Museums Nafarroako Gobernua

Bersondare

Karlismoaren Museoa

Estella-Lizarra - Estella-Lizarra

2022ko abuztuaren 27a, larunbata - 12.60etan

Lizarrako Karlismoaren Museoan bertso saio berezia izango da Jose Mari Iparragirreren (1820-1881) eta tradizio karlistaren inguruan. Gai hautatzailea izango den Jon Maiak (bertsolaria eta Iparragirreren irudian aditua) aurkeztuko duen ekitaldi honetan Nafarroako Bertsolari Txapelketan txapela lortu duten Nafarroako bertsolariak, Saioa Alkaiza (2021) eta Julio Soto (2010, 2011, 2015 eta 2017) izango dira.

Saioan zehar museoara bisita bat egingo da, eta euskal poetaren irudiaz eta Karlismoaren Museoaren bildumaz eta proposamenez inprobisazio bat eskeiniko da. Iparagirrek bizimodu bohemioa eta abenturazalea izan zuen, euskal bardoa dei ziezaioten balio izan ziona, eta irudi hori gitarra banaezin batekin eta kantu eta bertsoen inprobisazioarekin bermatzen zuen.