Museoen Nazioarteko Eguna
International Council of Museums Nafarroako Gobernua

El Bocal dokumentalaren estreinaldia

Nafarroako Museo Etnologikoa Julio Caro Baroja

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2023ko maiatzaren 4a, osteguna - 19.30etan

“Julio Caro Baroja” Nafarroako Museo Etnologikoak “El Bocal: un poblado en Navarra para el Canal Imperial de Aragón” dokumentala aurkeztuko du. Ikus-entzunezko pieza hau 2022an zehar grabatu zuten, eta leku horretan bizi izan ziren eta lan egin zuten hainbat pertsonak hartu zuten parte. 2004an Kultur Intereseko Ondasuna izendatu zuten paisaia, arkitektura, historia edo industria arloko ondareak duen interesarengatik.