Museoen Nazioarteko Eguna
International Council of Museums Nafarroako Gobernua

DIM 2023 irratsaio berezia, Cadena SERen

Karlismoaren Museoa

Estella-Lizarra

2023ko maiatzaren 18a, osteguna - 12.20etan

Maiatzaren 18an, Lizarrako Karlismoaren Museotik, "Hoy por Hoy Navarra" (Cadena SER) saio berezia emango da DIM 2023 ospatzeko.

Emisio ordutegia 12: 20tik 14: 00etara izango da. 12: 20tik 13: 05era Iruñea, Altsasu eta Lizarrarako emitituko da, eta 13: 05etik aurrera irrati emisioa Nafarroa osora zabalduko da.

Programan hainbat gai jorratuko dira, eta gonbidatu ugari izango dira. Susana Irigaray Museoen Zerbitzuko zuzendariak, hiru foru museoetako arduradunek (Mercedes Jover-Nafarroako Museoa, Iñaki Urricelqui-Karlismoaren Museoa, eta Mikel Ozkoidi-Nafarroako "Julio Caro Baroja" Etnologia Museoa) parte hartuko dute. Gainera, "Museos de Navarra/Nafarroako Museoak" sareko  ekipamenduetako ordezkariak elkarrizketatuko dira, eta Nafarroako Gobernuko Museoen Ataleko burua, Celia Martín Larumbe, DIMari buruz eta nazioartean duen esanahiari buruz mintzatuko da.