Museoen Nazioarteko Eguna
International Council of Museums Nafarroako Gobernua

"Soundarquimage" ikuskizuna

Arte Modernoko Muñoz Sola Museoa

Tudela

2023ko maiatzaren 18a, osteguna - 21.00etan

Dantza, musika, arkitektura eta diseinua uztartzen dituen SOUNDARQUIMAGE IKUSKIZUNA Tuterako Plaza Zaharrean izango da.
Ordutegia: 21: 00etan. Iraupena: 50 min.

1 KONTZEPTUA
Proiektu hau 2021ean sortu zen, egileen kezken, musika-gustu partekatuen eta desio beraren arteko topaketatik: utopia berriak irudikatuz etorkizunari buruzko begirada positiboa ematea.
Utopia birpentsatzeko hasierako ideia horrekin, gogoeta egiten hasi ginen: gure kultura gidatzen duen balio-eskala, eredu batzuk sustatuz, eta ez besteak, aberastasunaren banaketa, giza jardueraren, ingurunearen, iraunkortasunaren eta ongizatearen arteko oreka, baita beste gai batzuk ere.
Gizakiak lurraldearekin duen harremanean sakonduz, honako galdera hau egiten diogu geure buruari: nolakoak dira arkitekturaren eta naturaren arteko mugak? Zer tentsio eta truke sortzen dira horietan? Eta, batez ere, zer eragin dute gure bizitzetan? Izan ere, aldaketa egon dadin, beste bizi-jarrera bat hartu behar da, eta hori gure ingurune fisikoa eta emozionala aldatzen dugunean bakarrik gertatzen da.

Aldaketa hori bultzatzeko, Soundarquimage-rekin beste errealitate fisiko eta sentsorial bat bizitzea eta esperimentatzea proposatzen dugu, topaketa bakoitzean aukeratutako arkitekturaren, musika elektronikoaren eta dantzarekin elkarrizketan dagoen irudiaren fusioari eta elkarrekintzari esker.
2 HELBURUA
Lan honen helburu nagusia, beraz, une batez gauden testuingurua aldatzea da, egoera animikoa eraldatzeko eta, horrela, gure portaeran eta harremanetan jartzeko moduan aldaketa bat ahalbidetzeko.

3 TEKNIKA
Formatu handiko proiekzioari, zuzenean klikatutako musika-saioari eta espazio bakoitzeko dantza inprobisatuari esker, emanaldi bakoitza topaketa desberdin bat egitea lortzen da, non energia giro inguratzaile batean isurtzen den.

Ikusleek ekintzan parte hartzen dute, intimitate-sentsazioa errazten duten talde txikietan banatuta. Ideia da artistek, publikoak, espazioak, soinuak eta irudiak osotasun bat osatzen dutela maila berean. Taupada bera duen bihotz bakarra.