Aldez aurretik izena ematea Museoan, asteartetik larunbatera, 09:30etik 13:30era, eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara; igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara, edo telefonoz 948 546 037 zenbakian.
Aire zabaleko marrazketa-tailer teoriko eta praktiko honen bidez, Lizarrako hiri-paisaia aztertzen saiatuko gara, hango txoko enblematikoenen erretratutik abiatuta. Osagai denboragabea dute, eta Retana edo Maeztu bera bezalako artisten lanak horrela erakusten dituzte. Azterketa, kokapena, zirriborroa eta marrazkia izanen dira lantegi honetan egin beharreko urratsak.