Reme Remedios artistak eta Alberto Bidarra psikologo eta terapeutak bi orduko saioa gidatuko dute, "Bestelako Liturgiak" proiektuaren barruan
Aldez aurretik izena eman behar da Museoko leihatilan maiatzaren 17tik aurrera.
Doako jarduera.
Bertaratzen direnek galtzerdi lodi irristagaitzak, meditazio-kuxin bat eta alfonbratxo bat beharko dituzte.
Ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientzia izatea.