Museoen Nazioarteko Eguna
International Council of Museums Nafarroako Gobernua

DIM 2024

Ezagutza desblokeatzen

Aurtengo Museoen Nazioarteko Egunak "Hezkuntzarako eta ikerketarako museoak" leloa du, eta museoak ikasleku dinamiko gisa balioesten ditu, jakin-mina, sormena eta pentsamendu kritikoa sustatzen baitute. Ikerketak egiten dituzte, eta plataforma bat dira ideia berriak esploratzeko eta zabaltzeko. Artea, historia, zientzia, teknologia..., museoak bizi espazioak dira, non ezagutza, ikasketa eta esperientzia uztartzen baitira mundua nola ulertzen dugun itxuratzeko.

Maiatzaren 18an herritarrak gonbidatuta daude hezkuntzaren eta ikerketaren kontzeptuak birpentsatzera eta etorkizunaz hausnartzera, non ezagutza trukeak oztopoak eta aurreiritziak gaindituko dituen eta bere ahalmen osoa zabalduko duen.

Etor zaitez museoetara, haien ezagutza oparoak esploratzeko; izan ere, ezagutzak jendearen zain daude azalera ateratzeko eta munduan barreiatzeko. Horrela, elkarrekin eraiki ahalko dugu mundu jakintsuagoa, ahaltsuagoa eta inklusiboagoa.

Urtero, 2020tik, Museoen Nazioarteko Egunak garapen jasangarrirako helburu batzuk babesten ditu; aurten, hauek:

  • 4. helburua: Kalitatezko hezkuntza – Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.
  • 9. helburua: Industria, berrikuntza eta azpiegitura – Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.

Bilatzailea