2023 Museoen Nazioarteko Eguna, 'Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea' leloarekin.
Museoek, funtsean, gure komunitateen ongizatean eta garapen jasangarrian laguntzen dute. Konfiantzazko erakunde gisa eta gure gizarte-ehuna batzeko espazioak dituztenez, aldaketa positiboa sustatzeko posizio bakarrean daude. Museoek era askotara lagundu dezakete Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) lortzen: klima-ekintza babestetik eta inklusioa sustatzetik, gizarte-isolamenduaren aurkako borrokara eta osasun mentala hobetzera.
ICOMen Iraunkortasunari eta 2030 Agendaren aplikazioari buruzko Ebazpenean (Kyoto, 2019) nabarmentzen den bezala, museo guztiek dute eginkizun bat etorkizun jasangarrien konfigurazioa eta sorrera bultzatzeko, eta hezkuntza-programen, erakusketen, komunitate-dibulgazioko jardueren eta ikerketaren bidez egin dezakete.
Urtero, 2020tik, Museoen Nazioarteko Egunak GJH multzo bat babesten du. 2023ko MNEk honako hauek izango ditu ardatz:
Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, Foru Komunitateko Erregistroan aitortutako Museo eta Bilduma Museografiko Iraunkor guztietan sarrera doakoa izanen da.