Museoen Nazioarteko Eguna

International Council of Museums Nafarroako Gobernua

NAFARROAKO MUSEOAK, JASANGARRITASUNA ETA ONGIZATEA

Aurkikuntzaren leku paregabe gisa, gure iraganari buruz irakasten digute eta gure gogamenak ideia berrietara irekitzen dituzte, etorkizun hobea eraikitzeko funtsezko bi urrats.

Agenda kulturala

Azken albisteak

El Bocal: Nafarroako herri bat Aragoiko Kanal Inperialarentzat dokumentalaren estreinaldia
2023/04/25

El Bocal: Nafarroako herri bat Aragoiko Kanal Inperialarentzat dokumentalaren estreinaldia

“Julio Caro Baroja” Nafarroako Museo Etnologikoak “El Bocal: un poblado en Navarra para el Canal Imperial de Aragón” dokumentala aurkeztu du gaur goizean. Ikus-entzunezko pieza hau 2022an zehar grabatu zuten, eta leku horretan bizi izan ziren eta lan egin zuten hainbat pertsonak hartu zuten parte. Proiekzioa leku horretako antzoki zaharrean egin da, 2004an Kultur Intereseko Ondasun izendatua paisaia, arkitektura, historia edo industria arloko ondareak duen interesarengatik.

Jarraitu irakurtzen

Catorce Más Allá / Hamalau Gehiago eta Harago erakusketa ireki da
2022/10/05

Catorce Más Allá / Hamalau Gehiago eta Harago erakusketa ireki da

 

Esnaola kontseilariak “Catorce más allá /Hamalau haratago” aldi bereko eta multiegoitza den erakusketa inauguratu du gaur Zubietan, urtarrilaren 17ra arte.

Jarraitu irakurtzen

Ondare kultural immateriala: ikerketa-metodologia inklusiboak. Generoaren ikuspegia I.
2022/09/07

Ondare kultural immateriala: ikerketa-metodologia inklusiboak. Generoaren ikuspegia I.

Museoen Zerbitzuak Kultura Ondare Immaterialaren eremuan duen etengabeko prestakuntzako programaren lehen edizioa.
Prestakuntza-ildo honen helburua da IIPren eremuan ikerketa eta landa-lana sistematikoki eguneratzen aurrera egitea.
Museoen Zerbitzuaren udako ikastaroak (Ondare Etnologiko eta Immaterialaren Bulegoa), Nafarroako unibertsitate publikoekin lankidetzan, jarraipenerako prestakuntza-ekintza gisa planteatzen dira. Kultura Ondare Immaterialari eta Ondare Hezkuntzari buruzko ikerketan lan-metodologia barneratzaileak txertatzea du helburu. Unibertsitateko komunitateari zuzentzen zaio (irakasle-taldeak, ikertzaileak, ikasleak), irakaskuntza-, ikerketa- eta dibulgazio-jarduerarako ikuspegiak, gaiak eta tresnak eskaintzeko.
Honako hau da 2022ko edizioa: ONDARE KULTURAL INMATERIALA: IKERKETA-METODOLOGIA INKLUSIBOAK I. Generoaren ikuspegia I

Jarraitu irakurtzen

Albiste guztiak ikusi >

Bilatzailea