Museoen boterea Nafarroan
Museoen Nazioarteko Eguna | 2022ko maiatzak 18
International Council of Museums Nafarroako Gobernua

Nafarroako Museo Etnologikoa Julio Caro Baroja

"Julio Caro Baroja" Nafarroako Museo Etnologikoa Nafarroako Gobernuak 1994ean hartutako Akordioaren bidez sortu zen Iratxeko Andre Mariaren Monasterioan (Aiegi). Pieza etnografikoak biltzeko eta katalogatzeko egindako ibilbide luzea du, eta dokumentazio-zentro bat osatzen du, liburutegi espezializatu eta guzti, baina proiektu museografikoa garatu ahal izateko behin betiko egoitzarik ez du oraindik.

Gaur egun, Lizarrako industria-eraikin batean aurkitzen da, eta tarteka bisita gidatuak eta bestelako jarduerak antolatzen ditu instalazioak eta funtsak ezagutzera ematearren (15.000 pieza baino gehiago). Bilduman, industrializazioaren aurreko edo horren lehen etapako bizimodua erakusten duten objektuak biltzen dira.

Horrez gain, Museo Etnologikoak Nafarroako Ondare Kultural Inmaterialaren gaineko lan garrantzitsua garatzen du, kultura tradizionalaren alderdi ezberdinen ikus-entzunezko dokumentazioaren bidez, eta Foru Komunitateko ondare etnologiko eta inmateriala ere kudeatzen du.

ALBISTEAK

· Nafarroak bat egin du UNESCOk Jota Munduko Ondare Immaterial gisa aitortzea eskatzeko lantaldearekin (2022/02/28)

· Nafarroako Museo Etnologikoak 'Reconstrucción de un tejado de tablilla' dokumentala aurkeztu du (2022/02/25)


Zerrendara itzuli