Museoen Nazioarteko Eguna
International Council of Museums Nafarroako Gobernua

Karlismoaren Museoa

Karlismoaren Museoa 2010. urtean inauguratu zen. Nafarroako Gobernuaren kultur azpiegitura da, eta Lizarran (Nafarroa) aurkitzen da, Donejakue bidean bertan. Mugimendu politiko eta sozial horren historia jorratzen du XIX. eta XX. mendeetako testuinguruan. Gainera, bilduma eta jarduerei gehitu behar zaie Museoaren eraikinak duen interesa; Gobernadorearen Jauregia bezala ezagutzen da, XVII. mendearen hasieran eraikia.

Karlismoaren Museoko erakusketa iraunkorra lehenengo solairuan dago eta mugimendu honen historian barnako ibilbidea eskaintzen du, XIX. mendearen lehenengo sortu zenetik 1977ko hauteskundeetara. Garrantzi berezia ematen zaie XIX. mendeko gerra karlistei, mendeen arteko garaian mugimenduak izan zuen bilakaerari, Bigarren Errepublikari, Gerra Zibilari eta diktadura frankistari. Horrez gain, Karlismoaren Museoan aldi baterako erakusketak eskaintzen dira behe solairuan, mugimenduaren alderdi zehatzak edo mugimenduarekin zerikusia dutenak sakontzeko. Halaber, sotoan kokatzen den erakusketa grafikoari esker, Museoaren egoitza den eraikinaren historia ezagutu daiteke. Museoan, orobat, mugimendu sozial eta politiko horri buruzko liburutegia eta dokumentazio-zentroa aurkitzen dira.

Erakusketa iraunkorrerako doako bisita gidatuen egutegia 2020.

 

Karlismoaren Museoari buruzko informazio gehiago:


Zerrendara itzuli

Karlismoaren Museoa

Contactar

T. 948 55 21 11
museo.carlismo@navarra.es
www.museodelcarlismo.navarra.es

Ubicacion

La Rua kalea, 27-29
31200 Estella-Lizarra (Nafarroa)

  Mapa ikusi