Museoen Nazioarteko Eguna
International Council of Museums Nafarroako Gobernua

Xabierko Gazteluaren Museoa

Xabierko gazteluak milaka bisitari hartzen ditu urtero, eraikinaren berezko balio artistikoagatik ez ezik, baita 1506. urtean bertan jaio zelako San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroako eta misioetako zaindaria. Gainera, urtero “Xabierraldia” esaten zaion erromesaldi ospetsua egiten da: milaka nafarrek kilometro asko egiten dituzte oinez saindua ohoratzeko.

Erdi Aroko gotorleku hau X. mendearen hasieran hasi zen eraikitzen; denetarik du: dorreak, ziegak, matakanak, kuku-leihoak eta are zubi altxagarria ere. Barruan, ibilbide bat prestatu da sainduaren bizitzako pasadizoak azaltzen dituzten dioramekin, gazteluaren eta herriaren historiari buruzko museoa dago, bai eta pinakoteka interesgarria ere.


Zerrendara itzuli

Xabierko Gazteluaren Museoa

Contactar

T. 948 88 40 24
castillodejavier@jesuitas.es
https://www.castillodejavier.es/

Ubicacion

San Francisco Javier plaza, 4
31411 Javier (Nafarroa)

  Mapa ikusi