Zubietako Errota XVIII. mendekoa da. 1998. urtean birgaitu eta ireki zuten. Maite Apezteguia arkitektoak egindako proiektu arkitektonikoak Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren saria jaso zuen. Errotan, artoa ehotzeko prozesua ikus dezakete bisitariek, hasierako funtziorako erabiltzen jarraitzen baitute. Halaber, herriko objektu etnografikoen erakusketa txiki bat dago, zurezko artisautzaren ingurukoa, eta nekazaritzako lan tradizionalak eta Ituren eta Zubieta arteko inauteri ospetsuak ere ikus daitezke.
T. 948 45 19 26 / 624 406 607
zubietakoerrota@gmail.com
http://www.zubietakoerrota.net/