Museoek kultura trukatzeko eta aberasteko duten zereginaz eta herrien arteko elkar ulertzeko, elkarlanerako eta bakerako tresnaz kontzientziatzea da DIMren helburua. Ospakizun hau Museoen Nazioarteko Kontseiluak (ICOM) sortu zuen 1977an.
Egun hori ospatzeko 2022an aukeratu den leloa honako hau da: "Museoen boterea Nafarroan". Museoek inguratzen gaituen mundua eraldatzeko ahalmena dute. Aurkikuntzarako leku gisa, gure iragana erakusten digute eta gure buruak ideia berrietara irekitzen dituzte. Museoek beren komunitateetan aldaketa positiboa eragiteko duten ahalmena hiru ardatzen inguruan egituratzen da:
Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, Foru Komunitateko Erregistroan aitortutako Museo eta Bilduma Museografiko Iraunkor guztietan sarrera doakoa izanen da.